Ikasturte honetan ikasle, irakasle eta teknikariek Eskolako Agenda 21 programan egin duzuen lan gogorraren fruitua ikusi ahal izan genuen, ekainaren 8an Bilboko udaletxeko pleno aretoan. Bertan egin zen, 2011-2012. urteko Udal Foroa.
Hara hurbildu ziren ikastetxeetako ordezkariak eta koordinatzaileak eta baita udaleko arduradunak, haien artean alkatea, Iñaki Azkuna.
Ikasleek, ederki
asko azaldu zuten nola jorratu duten aurtengo gaia, "Aztarna
Ekologikoa" eta zein izan diren ondorioz hartu dituzten konpromisoak eta
zeintzuk udalari egin dizkioten proposamenak.
Oparietarako eta
hizketaldirako tartea egon zen ere. Ikastetxean ekoiztutako material edota
berrerabilitako materialak erabiliz egindako opariak trukatu zituzten ikasleek.
Irudimena ez zen falta izan, eskuz egindako oparien maila benetan ona izan
zen!!
Ikasleek, beste urte batez, programaren
barruan eta ingurumenaren alde lanean aritzeko konpromisoa berritu zuten,
hurrengo ikasturtean, aurtengoan bezain gogor lanean jarraitzeko.
Los y las
alumnas, explicaron con mucha soltura, cómo han trabajado el tema de este año,
"Huella Ecológica" y cuáles han sido los compromisos adquiridos y las
propuestas que le han planteado al ayuntamiento para mejorar el aspecto
ambiental del municipio.
También hubo
tiempo para charlar, compartir y para hacer un trueque de regalos. Cada
alumno/a trajo un objeto, hecho con sus propias manos y con materiales
producidos en el centro o materiales reutilizados. El nivel de los regalos fue
muy alto, muchos destacaron por su originalidad.
El alumnado, volvió a renovar su compromiso con el programa y con el trabajo a favor del medio ambiente, dejando claro que el próximo curso empezarán a trabajar con muchas ganas.
No hay comentarios:
Publicar un comentario