miércoles, 9 de enero de 2013

Abian dira ibilbideak Berriotxoan

Bilboko kaleetan, mugikortasunaren egoera zein de aztertzeko prest, atera ziren abenduan, Santxutxuko kaleetara Berriotxoako lehen hezkuntzako ikasleak. Euritakoa eta fitxak eskuan zituztela, kotxeak eta oinezkoak nola moldatzen diren ikusi ahal izan zuten.
Bertan dituzue egun hartako zenbait argazki. 
Orokorrean, haien ikastetxe inguruko trafikoa nahiko korapilatsua dela antzeman zuten, ohikoa da kotxeak behar ez den lekuetan aparkatuta ikustea. Autobus geltokia ere aztertu zuten eta trafikoak eragiten duen zarata eta keen inguruan aritu ziren

No hay comentarios:

Publicar un comentario