Gogoratuko duzue irailean, BilbaoTxokoak lehiaketa aurkeztu genuela blog honetan. Herritarrek hiri-diseinuan parte har dezaten antolatutako
lehiaketa da eta jende orok parte har dezake, banaka edo
taldeka, ikastetxeak barne.
Dagoeneko, itxita dago Abusu eta Zorrotzako kokalekuak hobetuko dituen proiektuak bidaltzeko epea, eta hautatutako proiektuen artean, Zorrotzako Institutuko ikasleek egindakoa daukagu: "Zorrotza Bizirik".
Hemen ikusi eta bozkatu dezakezue.
Oraingo honetan, Uribarri eta Bilbao la Vieja dira berreskuratzeko proposatutako txokoak. Anima zaitezte eta parte hartu!

No hay comentarios:
Publicar un comentario