Begoñazpi ikastolako ikasleak, guk geuk gure elikagaiak ekoiztearen garrantziaren jakitun izanik, haien ortua ezartzeko lehen pausuak ematen hasi dira. Haur Hezkuntzako ikasleek, edukiontziak prestatu eta Lehen Hezkuntzakoek, haziak ereingo dituzte. Barazki eta fruitu ugari landatzeko asmoa dute, besteak beste, marrubia, Cherry tomatea, kipula, letxuga, piperra eta etorkizunean, beste asko.
Tresna eta gai ugari erosi dituzte haien ekimena aurrera eramateko: lurra, buztina, pala, aitzurra, ureztontzia, etab.
Begoñazpiko eta beste hainbat ikastetxetako ereduari jarraituz, animatu zaitezte zuen ortua eraikitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario