miércoles, 13 de marzo de 2013

EMAN ZUHAITZEI HAIEN LEKUA

Bilbo bezalako hiri baten eraikuntza eta zabalkundeak, inguruko baso ugari desagerraraztea ekarri du. Errepide eta espaloiek lekua jan diete zuhaitzei. Ibarrekolandako ikasleek, arazo honen inguruan sentsibilizaturik, ikastetxe inguruko Monte Cabras eremuan, zuhaitz landaketa saio bat egin dute. Ekintza honek, lursail horien aberastasuna suspertuko du, hala nola, lurzoruaren aberastasuna areagotu eta bertako fauna eta floraren garapena indartu. Espero dezagun, bertan bizi diren ahuntzek, oraindik gazteak diren zuhaitz horiek ez jatea!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario