Herritarrek hiri-diseinuan parte har dezaten antolatutako lehiaketa da Bilbao Txokoak. Jende orok parte har dezake, banaka edo taldeka. Degradatutako lekuak, aintzat hartu ez direnak, ahaztutakoak edo gutxi balioetsitakoak erabilera publikorako berreskuratzea eta dinamizatzea proposatzen du proiektu honek. 10 hilabetean zehar, luzatuko da proiektua. Hilabete bakoitzean Bilboko kokaleku desberdin bat aukeratuko da. Hilabete honetan, Zorrotzako barrutiari tokatu zaio.
Ikastetxeek zeresan handi dute haien auzoen eraikuntzan. Animatu zaitezte zuen proiektua aurkezten!!!
Bertan duzue ekimenari buruz jakin beharreko guztia biltzen duen lotura.

No hay comentarios:
Publicar un comentario