Por fin nos ha alcanzado el verano, casi hemos terminado el curso, y ya estamos todas pensando en las vacaciones. Pero como no podemos olvidar nunca el compromiso que tenemos con el Medio Ambiente, aquí tenéis un vídeo que nos da recomendaciones para tener unas vacaciones más ecológicas.
Mostrando entradas con la etiqueta Ingurumena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ingurumena. Mostrar todas las entradas
lunes, 24 de junio de 2013
Asteko bideo birziklatua: Oporraldi Ekologikoagoak / Vacaciones más Ecológicas
Dagoeneko Uda gurekin daukagu, ikasturtea ia bukatu zaigu eta danok gaude oporretan pentsatzen. Baina Ingurumenarekiko daukagun konpromisoa ezin dugunez inoiz ahaztu, hemen daukazue gure oporraldiak ekologikoagoak izateko aholkuak ematen dizkizuen bideo bat.
viernes, 21 de junio de 2013
Elikagai kilometrikoak/Alimentos kilométricos
Zer gertatuko litzateke elikagaiak beste herrialde batzuetatik ekartzeari utziko bagenio? Gai izango ginateke gure kabuz elikatzeko? Nola eragiten dio horrek ingurugiroari?
Horra hor "Amigos de la Tierra" taldeak, elikagaien mugikortasunari buruzko hausnarketa egiteko proposatzen dizuen artikulua: http://tiempodeactuar.es/
¿Qué ocurriría si dejáramos de traer alimentos de otros países? ¿Seríamos capaces de alimentarnos por nuestra cuenta? ¿Cómo afecta todo esto al medio ambiente?
Ahí va el artículo que nos propone el grupo "Amigos de la Tierra", para reflexionar acerca de la movilidad de nuestros alimentos: http://tiempodeactuar.es/

miércoles, 8 de mayo de 2013
Bizikleta Eguna
Har ezazue igande honetan zuen bizikleta edo bizikleta tresnak eta animatu zaitezte "Bizikleta Eguna" ospatzera. Bilboko Areatzatik irtengo da martxa eta bertan, zuen tresnak eta bizikletak saldu eta trukatu ahal izango dituzue. Mugikortasun jasagarriaren aldeko aldarrikapena egiteko aukera bikaina duzue!!
Etiquetas:
Ingurumena,
Medio Ambiente,
Movilidad,
Mugikortasuna
viernes, 15 de marzo de 2013
52 keinu bioaniztasunaren alde
Bioaniztasunaren galera, ingurugiroak egun jasaten duen arazo larrienetako bat da. Horren jakitun izanik, Europar Batzordeko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak, 2009an, Bioaniztasunaren Nazioarteko urtea zela medio, jarraian proposatzen dizuegun dokumentua argitaratu zuen.
Bertan, gure eguneroko bizitzan, bioaniztasunaren egoera hobetzeko egin ditzakegun keinu txiki ugari proposatzen dira, besteak beste: bertako eta garaiko jakiak kontsumitzeko, uraren kontsumoa murrizteko, jakien hondakinak aprobetxatzeko, animalia eta landare espezieak hobeto ezagutzeko, etab. jarduera zehatzak.

Bertan klikatuz gero, webgunera sartzeko aukera izango duzue. Klik
viernes, 8 de marzo de 2013
EMAKUMEA ETA INGURUGIROA
Ingurugiroari dagokionez, mundo osoko emakumeek funtzio zehatzak betetzen dituzte: basoetako fauna eta floraren antolamenduan, lehortutako lur sailetan, hezegune eta nekazaritza arloan; uraren bilketan, etxeko erabilerarako eta diru sarreraretarako erregai eta bazkan eta lurren eta uraren zainketan. Hauen esperientzia zabalak, ingurugiroaren kudeaketan hartu beharreko neurri egokien arloan, sekulako balioa duen iturri bihurtzen ditu emakumeak.
Klikatu ezazue bertan, dokumentu honi buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izateko. Klik
Iturbura: Emakumea eta Ingurugiroa/(UNEP (United Nations Environment Programme)
miércoles, 27 de febrero de 2013
7. Ekozinemaldia
Aste honetan, otsailaren 25a eta 28a bitartean, Ekologistak Martxan-ek antolatutako 7. Ekozinemaldia ospatzen ari da.
Zor ekologikoari buruzko filmak proiektatuko dira 13 herrialdeetan, izan ere, hainbat talde eta erakunderen laguntza jaso dute zinemaldia martxan jartzeko: Barakaldo, Basauri, Bilbo, Irun, Iruñea- Lasarte-Oria, Leioa, Lizarra, Muskiz, Orereta, Tolosa, Trapagaran eta Usurbilen proiekzioak egongo dira.
10 filma baino gehiago erakutsiko dira (8 luzemetrai eta 2 laburmetrai), zenbait herri eta kontinenteetako ekoizpenak eta isladak aurkeztuz: Brasil, Ekuador, Estatu Batuak, Peru, Bolivia, India, Indonesia, Polinesia, Somalia, Seychelleak, Zeelanda Berria, Euskal Herria, Frantziar estatua...
Informazio gehiago jasotzeko: KLIK!

viernes, 22 de febrero de 2013
Ibaialde kanpaina
ibaialde Ingurumen Hezkuntzaren alorreko
egitasmoa da, 1996an sortua. Bere xede nagusia Euskal Autonomia
Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutaraztea da. Kanpaina honen bidez
helburu hauek betetzea nahi da: ibaietako ekosistemetako ezaugarriak eta
arazoak hobeto ezagutaraztea, ura bizitzarako zein garrantzitsua den
ohartaraztea eta ibaiak eta erriberak kontserbatu beharraz
sentsibilizatzea.
Dagoeneko 2013 kanpaina hasi da. Ikastetxeek, unibertsitateko ikasleek, talde antolatuek (naturalistek, ekologistek, aisialdikoek, kirol elkarteek eta abar) edo banakakoek (nork bere izenean) parte har dezakete. Martxoaren1an eta 2an*** prestakuntza saio bat egongo, Gorbeiako Parketxetik abiatuta baso faunaren aztarna eta
arrastoen azterketa egingo da ere. ibaialde ezagutzeko aukera paregabea da!
Informazio gehiago jasotzeko, bere web orrialdea bisita dezakezu. Ondorengo bideoan, Aztertu programa (ibaialde eta AZTERKOSTA kanpainak lotzen dituen programa) zer den azaltzen da (6:12 minututik aurrera).
***Zuzenketa: Eguraldi txarra iragarri dutenez, prestakuntza saioa martxoaren 8 eta 9an izango da.
Dagoeneko 2013 kanpaina hasi da. Ikastetxeek, unibertsitateko ikasleek, talde antolatuek (naturalistek, ekologistek, aisialdikoek, kirol elkarteek eta abar) edo banakakoek (nork bere izenean) parte har dezakete. Martxoaren
Informazio gehiago jasotzeko, bere web orrialdea bisita dezakezu. Ondorengo bideoan, Aztertu programa (ibaialde eta AZTERKOSTA kanpainak lotzen dituen programa) zer den azaltzen da (6:12 minututik aurrera).
***Zuzenketa: Eguraldi txarra iragarri dutenez, prestakuntza saioa martxoaren 8 eta 9an izango da.
lunes, 18 de febrero de 2013
SOStenibles, partekatu itzazue zuen esperientziak
SOStenibles ekimenak, zuen eguneroko ekintza jasangarriak ezagutzera emateko aukera paregabea ematen dizue. Sar zaitezte haien web gunean
eta bidali ezazue ingurumena hobetzen laguntzen duen zuen ekintzaren
bideoa. Zuen jarrera, besteentzako eredugarria izan daiteke, animatu
zaitezte!!!
lunes, 4 de febrero de 2013
Otsailak 2, Hezeguneen Nazioarteko Eguna
Asteburu honetan, Hezeguneen Nazioarteko Eguna osaptu da mundu mailan. Ekosistema hauek duten balio naturala, gizakiari eskaintzen dioten zerbitzua eta ekintza antropikoak eragiten dien kalteari buruz, hausnarketa sakona egiteko egun aproposa.
Hurrengo loturan duzuen artikuluak, Euskal Herriko hezegune nagusiak biltzen ditu eta baita, bertara hurbiltzeko gonbidapena luzatu ere. Animatu zaitezte inguru eder hauek bisitatzen! Klik
Gazteiz, Salburuako hezegunetik ateratako argazkia
viernes, 1 de febrero de 2013
miércoles, 28 de noviembre de 2012
Karbono isurketak
Carbon Visuals webgunean, CO2 isurketek atmosferan egiten duten talka era ikusgarri batetan irudikatzen dute.
Esate baterako, ondorengo bideoan New York-eko isurketak esfera handi batzuez irudikatu dituzte: guztira, segundu bakoitzeko 2 tonelada CO2 edo 54.349.650 esfera urtero (tonelada bateko esferak).
(Microsiervos-en bidez)

viernes, 16 de noviembre de 2012
BILBAO TXOKOAK
Herritarrek hiri-diseinuan parte har dezaten antolatutako lehiaketa da Bilbao Txokoak. Jende orok parte har dezake, banaka edo taldeka. Degradatutako lekuak, aintzat hartu ez direnak, ahaztutakoak edo gutxi balioetsitakoak erabilera publikorako berreskuratzea eta dinamizatzea proposatzen du proiektu honek. 10 hilabetean zehar, luzatuko da proiektua. Hilabete bakoitzean Bilboko kokaleku desberdin bat aukeratuko da. Hilabete honetan, Zorrotzako barrutiari tokatu zaio.
Ikastetxeek zeresan handi dute haien auzoen eraikuntzan. Animatu zaitezte zuen proiektua aurkezten!!!
Bertan duzue ekimenari buruz jakin beharreko guztia biltzen duen lotura.
lunes, 12 de noviembre de 2012
Klimagune Conferences: Klima Aldaketari begirada bat
Klimagune Conferences: Klima Aldaketari begirada bat (Zineforoa)",BC3 Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroak eta Bilboko Udalaren Ingurumen Sailak elkarrekin antolatutako konferentzia-zikloa da, eta klima-aldaketaren gaineko ikuspegi anitza ematen du, zorroztasun zientifikoa eta tokiko errealitatea oinarri izanik. Helburua, gizarteak garapen sozial eta ekonomiko iraunkorraren erronka kolektiboari buruzko informazio gehiago eta hobea izan dezan da.
Ekintza doakoa da. Bertan duzue informazio gehigarria lortzeko helbidea.
viernes, 9 de noviembre de 2012
Campaña en torno al consumo sostenible
Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak kontsumo arduratsuaren aldeko
kanpaina antolatu du, asteburu honetan bi ekintza erakargarriz gozatu
dezakegu!!!
* Zine Foruma; Azaroaren 9an, gaueko 10 etan Sozial Antzokian;
Ámame enCARNEcidamente.
(Manu Coeman / Bélgica 2010. iraupena 52´)
(Manu Coeman / Bélgica 2010. iraupena 52´)
*Taillerra “Zentzuz kontsumitzeko tresnak”
Azaroaren 10an, Marienean ( Kareaga Goikoa 54), 10etatik 14etara;
Ez izan dudarik, animatu eta parte hartu!!!!!!
viernes, 19 de octubre de 2012
Datorren urriaren 20an Bilboko Plaza Berrian goizeko 11etatik arratsaldeko 19ak arte gutxi gorabehera truke azoka Elkartekook 4. Dirurik Gabeko Eguna – Día Sin Dinero, ospatuko dugu musika, kaleko animazio, hitzaldi eta topaketekin.
El próximo sábado 20 de octubre, la Plaza Nueva de Bilbao albergará entre las 11 y las 19 h. aproximadamente un nuevo mercado de trueque, el 4º Dirurik Gabeko Eguna – Día Sin Dinero, amenizado por música y animación de calle, con charlas, talleres, encuentros...
Iformazio gehiago nahi izanez gero jar zaitezte gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: dirurikgabe@gmail.com
Si quieres más iformación, ponte en contacto con nosotros/as dirigiéndote a: dirurikgabe@gmail.com
jueves, 18 de octubre de 2012
viernes, 5 de octubre de 2012
Garraiobideen arteko konparaketa
Hemen ikus dezakezue Bilboko mugikortasun astean egindako esperimentua: garraiobide ezberdinen arteko lasterketa... Zein izango ote da azkarrena? Eta merkeena? Eta, noski...: zeinek kutsatuko du gutxien?
Bideoa disfrutatu!
Bideoa disfrutatu!
Etiquetas:
Ingurumena,
Medio Ambiente,
Movilidad,
Mugikortasuna
Suscribirse a:
Entradas (Atom)