viernes, 8 de febrero de 2013

Eco-Smartphone

Gero eta murgilduagoak gaude teknologia berrietan… Zergatik ez teknologia guzti hori gure ingurumena laguntzeko erabili?
Hemen dituzue gure Smartphone edo tabletetan instala ditzakegun hainbat aplikazio, guztiak gure ingurumenarekiko ohiturak hobetzeko asmoz, eta guztiak musutruk!:


Green me!:

Izan zaitez berde!: Aplikazio honek ekologia -komunitate handi batetan sartzeko aukera ematen dizu: aholkuak jaso eta postea ditzakezu, beste erabiltzaileekin elikadura, garraio edo eguneroko bizimoduarekin harremanetan dauden beste hainbat ohitura osasungarri trukatuz. Gainera, ekologia-terminoen hiztegi bat ere badauka.

Green tips:

Aplikazio honekin ere, ingurumena hobetzeko aholkuak ezagutu ditzakezu. Horretaz gain, aholku guzti horiek zuzenean gizarte-sareetan parteka ditzakegu, lagunek ere jarrera positibo guzti horiek abian jarri ditzaten.

My Planet:

Badakizu zure karbono-aztarna zein den? Aplikazio honetan mundu berri sortuko duzu eta galdera batzuen bitartez, planetan daukazu inpaktua edo aztarna ezagutuko duzu.
Joko honen bidez ingurumenarekiko jarduera positiboak ikasiko dituzu, eta lortzen dituzun emaitzak Facebook-ean partekatu ahal izango dituzu, lagunek egunez egun daukazun eboluzioa ikus dezaten.

EcoFootprint

Aplikazio interesgarri honek zure aztarna ekologikoa neurtu eta emaitza era ikusgarrian azaltzen dizu: Zenbat planeta beharko zenituzke, munduko biztanle guztiek zu bezala biziko balira?
Ez hori bakarrik, aplikazioak ere jarduera negatiboak azaldu eta gure ohiturak hobetzen laguntzen digu aholkuen bidez.

Donde Reciclar

Izenburuak argi uzten du: Mugikorraren GPS piztu ezazu, eta aplikazioak garbigune eta birziklapen-gune gertuenak azaltzen dizkizu. Gainera, egoera edo jarrera txarren salaketak egin ahal dituzu: puntu beltzaren argazkia atera, iruzkina egin ezazu eta aplikazioaren bidez komunitatera igo dezakezu

No hay comentarios:

Publicar un comentario