Mostrando entradas con la etiqueta Ekologia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ekologia. Mostrar todas las entradas

lunes, 22 de abril de 2013

Asteko bideo birziklatua: A forest year

A FOREST YEAR: 15 hilabeteko baso baten bizitza-zikloa, 150 segundutan.




miércoles, 27 de febrero de 2013

7. Ekozinemaldia

Aste honetan, otsailaren 25a eta 28a bitartean, Ekologistak Martxan-ek antolatutako 7. Ekozinemaldia ospatzen ari da.



Zor ekologikoari buruzko filmak proiektatuko dira 13 herrialdeetan, izan ere, hainbat talde eta erakunderen laguntza jaso dute zinemaldia martxan jartzeko: Barakaldo, Basauri, Bilbo, Irun, Iruñea- Lasarte-Oria, Leioa, Lizarra, Muskiz, Orereta, Tolosa, Trapagaran eta Usurbilen proiekzioak egongo dira.


10 filma baino gehiago erakutsiko dira (8 luzemetrai eta 2 laburmetrai), zenbait herri eta kontinenteetako ekoizpenak eta isladak aurkeztuz: Brasil, Ekuador, Estatu Batuak, Peru, Bolivia, India, Indonesia, Polinesia, Somalia, Seychelleak, Zeelanda Berria, Euskal Herria, Frantziar estatua...

Informazio gehiago jasotzeko: KLIK!

 

viernes, 8 de febrero de 2013

Eco-Smartphone

Gero eta murgilduagoak gaude teknologia berrietan… Zergatik ez teknologia guzti hori gure ingurumena laguntzeko erabili?
Hemen dituzue gure Smartphone edo tabletetan instala ditzakegun hainbat aplikazio, guztiak gure ingurumenarekiko ohiturak hobetzeko asmoz, eta guztiak musutruk!:


Green me!:

Izan zaitez berde!: Aplikazio honek ekologia -komunitate handi batetan sartzeko aukera ematen dizu: aholkuak jaso eta postea ditzakezu, beste erabiltzaileekin elikadura, garraio edo eguneroko bizimoduarekin harremanetan dauden beste hainbat ohitura osasungarri trukatuz. Gainera, ekologia-terminoen hiztegi bat ere badauka.

Green tips:

Aplikazio honekin ere, ingurumena hobetzeko aholkuak ezagutu ditzakezu. Horretaz gain, aholku guzti horiek zuzenean gizarte-sareetan parteka ditzakegu, lagunek ere jarrera positibo guzti horiek abian jarri ditzaten.

My Planet:

Badakizu zure karbono-aztarna zein den? Aplikazio honetan mundu berri sortuko duzu eta galdera batzuen bitartez, planetan daukazu inpaktua edo aztarna ezagutuko duzu.
Joko honen bidez ingurumenarekiko jarduera positiboak ikasiko dituzu, eta lortzen dituzun emaitzak Facebook-ean partekatu ahal izango dituzu, lagunek egunez egun daukazun eboluzioa ikus dezaten.

EcoFootprint

Aplikazio interesgarri honek zure aztarna ekologikoa neurtu eta emaitza era ikusgarrian azaltzen dizu: Zenbat planeta beharko zenituzke, munduko biztanle guztiek zu bezala biziko balira?
Ez hori bakarrik, aplikazioak ere jarduera negatiboak azaldu eta gure ohiturak hobetzen laguntzen digu aholkuen bidez.

Donde Reciclar

Izenburuak argi uzten du: Mugikorraren GPS piztu ezazu, eta aplikazioak garbigune eta birziklapen-gune gertuenak azaltzen dizkizu. Gainera, egoera edo jarrera txarren salaketak egin ahal dituzu: puntu beltzaren argazkia atera, iruzkina egin ezazu eta aplikazioaren bidez komunitatera igo dezakezu

miércoles, 28 de noviembre de 2012

Karbono isurketak

Carbon Visuals webgunean, CO2 isurketek atmosferan egiten duten talka era ikusgarri batetan irudikatzen dute.

Esate baterako, ondorengo bideoan New York-eko isurketak esfera handi batzuez irudikatu dituzte: guztira, segundu bakoitzeko 2 tonelada CO2 edo 54.349.650 esfera urtero (tonelada bateko esferak).




(Microsiervos-en bidez)



viernes, 24 de febrero de 2012

Lakabe, autarkia bat / Lakabe, autosuficiente

Ekoherrixka, giza eskalan ulertzen den, bizitzaren alderdi garrantzitsu guztiak, inguru naturalean errespetuz integratuz, barneratzen dituen, garapen eredu osasuntsuak babesten dituen eta mugagabe iraun dezakeen giza kokalekua da. Lakabe, gure inguruan aurki dezakegun ekoherrixka garrantzitsuenetako bat dela esan dezakegu.

Lakabe sortzeko ideia orain dela 25 urte suertatu zen, pertsona talde batek, okupatutako herritxo batean, modu alternatiboan minigizarte bat eratzea erabaki zuenean.

Hurrengo bideo honen bitartez, esperientzia honen sorrera nolakoa izan zen eta gaur egun zer den deskubritzera gonbidatzen zaituztegu. Har ditzagun kontuan gure eguneroko bizitzarako baliagarriak izan daitezkeen ideiak.


Una ecoaldea es un asentamiento humano, concebido a escala humana, que incluye todos los aspectos importantes para la vida, integrándolos respetuosamente en el entorno natural, que apoya formas saludables de desarrollo y que pueda persistir indefinidamente.Podríamos definir Lakabe como una de las ecoaldeas más importantes situadas en nuestro entorno.

La idea de establecer esta pequeña comunidad al norte de Navarra surge hace 25 años. Un grupo de personas decide ocupar un pueblo y diseñar una minisociedad de forma alternativa.

En este vídeo os invitamos a descubrir cómo surgió y qué es Lakabe hoy en día, tomemos nota para integrar ideas que nos sirvan en nuestra vida diaria.