viernes, 22 de febrero de 2013

Ibaialde kanpaina

ibaialde Ingurumen Hezkuntzaren alorreko egitasmoa da, 1996an sortua. Bere xede nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutaraztea da. Kanpaina honen bidez helburu hauek betetzea nahi da: ibaietako ekosistemetako ezaugarriak eta arazoak hobeto ezagutaraztea, ura bizitzarako zein garrantzitsua den ohartaraztea eta ibaiak eta erriberak kontserbatu beharraz sentsibilizatzea.

Dagoeneko 2013 kanpaina hasi da. Ikastetxeek, unibertsitateko ikasleek, talde antolatuek (naturalistek, ekologistek, aisialdikoek, kirol elkarteek eta abar) edo banakakoek (nork bere izenean) parte har dezakete. Martxoaren 1an eta 2an*** prestakuntza saio bat egongo, Gorbeiako Parketxetik abiatuta baso faunaren aztarna eta arrastoen azterketa egingo da ere. ibaialde ezagutzeko aukera paregabea da!

Informazio gehiago jasotzeko, bere web orrialdea bisita dezakezu. Ondorengo bideoan, Aztertu programa (ibaialde eta AZTERKOSTA kanpainak lotzen dituen programa) zer den azaltzen da (6:12 minututik aurrera).

***Zuzenketa: Eguraldi txarra iragarri dutenez, prestakuntza saioa martxoaren 8 eta 9an izango da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario