viernes, 22 de marzo de 2013

ESKAILERAK, LAGUNTZA ALA OZTOPOA?

Ikastetxe inguruan mugikoratasunaren egoera nolakoa den aztertzeko asmoz atera dira kalera El Salvador Maristaseko ikasleak. Argazkietan ikusi dezakezuenez, eskaileraz beteriko ingurunean dago kokatuta ikastetxea, sakonki ikertu dute baldintza egokiak betetzen dituzten ala ez. Badakite zenbait gauza aldatzea zaila izango dela, baina jadanik, beste asko aldatzeko proposamenak prestatu dituzte udalari eta ikastetxeko zuzendaritzari aurkezteko.

miércoles, 20 de marzo de 2013

2. boletina - 2º boletín 2012-2013

Hemen daukazue aurtengo bigarren boletina! Zuek ikastetxeek bidalitako azkenengo albisteekin osatuta.

¡Aquí tenéis es segundo boletín de este curso! Creado con noticias enviadas por vosotros los centros.

Disfrutatu!!!


o

lunes, 18 de marzo de 2013

Asteko bideo birziklatua: Maya Pedal Asociación


viernes, 15 de marzo de 2013

52 keinu bioaniztasunaren alde

Bioaniztasunaren galera, ingurugiroak egun jasaten duen arazo larrienetako bat da. Horren jakitun izanik, Europar Batzordeko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak, 2009an, Bioaniztasunaren Nazioarteko urtea zela medio, jarraian proposatzen dizuegun dokumentua argitaratu zuen. 
Bertan, gure eguneroko bizitzan, bioaniztasunaren egoera hobetzeko egin ditzakegun keinu txiki ugari proposatzen dira, besteak beste: bertako eta garaiko jakiak kontsumitzeko, uraren kontsumoa murrizteko, jakien hondakinak aprobetxatzeko, animalia eta landare espezieak hobeto ezagutzeko, etab. jarduera zehatzak. 

Bertan klikatuz gero, webgunera sartzeko aukera izango duzue. Klik

miércoles, 13 de marzo de 2013

EMAN ZUHAITZEI HAIEN LEKUA

Bilbo bezalako hiri baten eraikuntza eta zabalkundeak, inguruko baso ugari desagerraraztea ekarri du. Errepide eta espaloiek lekua jan diete zuhaitzei. Ibarrekolandako ikasleek, arazo honen inguruan sentsibilizaturik, ikastetxe inguruko Monte Cabras eremuan, zuhaitz landaketa saio bat egin dute. Ekintza honek, lursail horien aberastasuna suspertuko du, hala nola, lurzoruaren aberastasuna areagotu eta bertako fauna eta floraren garapena indartu. Espero dezagun, bertan bizi diren ahuntzek, oraindik gazteak diren zuhaitz horiek ez jatea!!

lunes, 11 de marzo de 2013

Asteko bideo birziklatua: A bike made out of cars

Aste honetatik aurrera, sarean aurkitu dugun eta interesgarria edo bitxia iruditu zaigun bideo bat eskegiko dugu astelehenero.

A partir de esta semana, todos los lunes colgaremos algún vídeo que hemos encontrado en la red y nos ha parecido interesante o curioso.

Adi egon!!!


viernes, 8 de marzo de 2013

EMAKUMEA ETA INGURUGIROA


Ingurugiroari dagokionez, mundo osoko emakumeek funtzio zehatzak betetzen dituzte: basoetako fauna eta floraren antolamenduan, lehortutako lur sailetan, hezegune eta nekazaritza arloan; uraren bilketan, etxeko erabilerarako eta diru sarreraretarako erregai eta bazkan eta lurren eta uraren zainketan. Hauen esperientzia zabalak, ingurugiroaren kudeaketan hartu beharreko neurri egokien arloan, sekulako balioa duen iturri bihurtzen ditu emakumeak.



Klikatu ezazue bertan, dokumentu honi buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izateko. Klik  
Iturbura: Emakumea eta Ingurugiroa/(UNEP (United Nations Environment Programme)